- PRESTAZIOAK UNITATEKO TEKNIKARIA
PRESTAZIOAK UNITATEKO TEKNIKARIA

2022/12/02
-
2022/12/21
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ALOKABIDE, S.A
Lehiaketa:
PRESTAZIOAK UNITATEKO TEKNIKARIA
Lanpostua:
PRESTAZIOAK UNITATEKO TEKNIKARIA
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA:
Arduradunari laguntza teknikoa ematea, Prestazio unitateari lotutako izapidetze-funtzio teknikoak betez.
LANPOSTUAREN OINARRIZKO FUNTZIOAK
- Unitateko arduradunari laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea, baita unitateko gainontzeko pertsonei ere.
- Bere konpetentzia eremuan txosten teknikoak egitea.
- Bere eskumenekoak diren eremuetan prozedura eta jarraibideak proposatu eta egitea.
- Bere eremuko prozesu lan-taldeen buru izatea eta horietan parte hartzea, baita hobekuntza proiektuen ardura hartzea eta horietan parte hartzea ere.
- Jarduerari lotutako jarraibideen eta formatuen jarraipena egin eta kontrolatzea.
- Bere unitatearen jardunaren blokeekin lotuta esleitzen zaizkion lanak egitea.
- Garrantzia duten gorabehera teknikoei erantzutea, txosten teknikoak idatzi eta kudeatu atxikita dagoen prozesuan parte hartzen duten eragile ezberdinekin.
- Esleipenen kontratazio, koordinazio eta funtzionamenduaren jarraipenari lotutako izapideetan laguntzea. Eta haren jardueraren ohiko kudeaketatik eratorritako fakturak kudeatzea.
- Eta, oro har, ezarritako helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren funtzio guztiak gauzatzea, antzeko izaera dutenak eta antzeko prestakuntza eskatzen dutenak.
Titulazioa:
Eskatzen den gutxieneko titulazioa unibertsitate-titulazioa da (Diplomatura edo gradua):
- Ekonomia eta lege zientziak: ekonomia eta enpresa-zientziak, zuzenbidea edo baliokidea.
- Aurrekoen baliokidea edo handiagoa den titulazioa
Hizkuntza eskakizuna:
Euskararen ahozko eta idatzizko ezagutza, B2 maila
Beste baldintza batzuk:
- 2 urteko esperientzia eskainitako lanpostuetan edo antzekoetan. 1, 2, 3 eta 4 kotizazio-taldeak. Edonola ere, esperientzia kontuan hartu ahal izateko, hala justifikatzen duen lan-bizitzaren txostena eta eginkizunen edo zereginen egiaztagiri bat aurkeztu beharko da.
- Erabiltzaile mailako ofimatika-ezagutzak izatea, eta ezagutza horiek dagokien ziurtagiriarekin egiaztatu beharko dira (IT txartelak Word, Excel eta Outlook-en) edo programa horietako prestakuntza-ikastaroekin.
- B gidabaimena indarrean eta gidatzeko gaitasuna
Onartzea
Elektronikoa:
Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:
- 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
- 2/2010 Dekretua, urtarrilaren 12koa, Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari buruzkoa.
- 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, I.etik V.era bitarteko kapituluetara mugatua. Gizarte Larrialdietarako Laguntzen 1. artikulutik 30.era bitartekoak, eta 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duen 1. artikulutik 7. artikulura mugatuta.
- 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. II., V. eta VIII. kapituluetara mugatuta.
- 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
- 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa, eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena.
- 21/2012 Dekretua, Administrazio Elektronikoari buruzkoa.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. II. eta III. tituluetara mugatua. Datuak babesteko erregelamendu orokorra, I., II. eta III. kapituluetara mugatua.
- Agindua, 2022ko apirilaren 26koa, Gaztelagun programako etxebizitzak alokatzeko laguntzak arautzen dituena.
- 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri Errentamenduei buruzkoa. I. titulura eta II. Titulura mugatuta: II. eta III. kapituluak.
- 19/2018 Errege Lege Dekretua, azaroaren 23koa, Oradainketa-zerbitzuena eta finantza-arloko beste premiazko neurri batzuena.
- 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena. 1. artikulutik 7. era mugatuta.
- Alokairuko oinarrizko fiskalitatea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergara mugatuta: oinarrizko kontzeptuak.
- Jarraibidea, 2016ko azaroaren 4koa, Etxebizitza Sailburuordetzarena, etxebizitzarako prestazio ekonomikoa kudeatzeko.
Egutegia:
Eskabideak aurkezteko hasiera-data | Eskabideak aurkezteko azken eguna |
---|---|
2022KO ABENDUAREN 2AN | 2022KO ABENDUAREN 21AN |