- GIZARTE LAGUNTZA UNITATEKO ARDURADUNA
GIZARTE LAGUNTZA UNITATEKO ARDURADUNA

2022/12/02
-
2022/12/21
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ALOKABIDE, S.A
Lehiaketa:
GIZARTE LAGUNTZA UNITATEKO ARDURADUNA
Lanpostua:
GIZARTE LAGUNTZA UNITATEKO ARDURADUNA
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA:
Unitate/Arloari atxikitako jarduera guztiak kudeatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, bulego nagusietan zein lurralde-bulegoetan.
LANPOSTUAREN OINARRIZKO FUNTZIOAK
- Unitate/Arloari esleitutako helburu, prozesu eta prozedurak kontrolatzea eta horien jarraipena egitea.
- Bere Unitate/Arloari atxikitako langileak koordinatzea eta gainbegiratzea: jarduteko irizpideak ezartzea, baliabideak esleitzea, zereginak banatzea, zalantzak argitzea, taldearen ekintzak gainbegiratzea, etab.
- Arloko Zuzendaritzari eta, hala badagokio, Zuzendaritza Nagusiari laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea beren eskumeneko gaietan. Baita beste Unitate/Arlo batzuetara eta bere Unitate/Arloko zati operatibora ere, beharrezkoa balitz.
- Bere eskumen-arloko kudeaketa-helburuak eta -politikak proposatzea eta adostea.
- Unitate/Arloari atxikitako aurrekontua kudeatzea, proposamenak, jarraipena eta kontrol ekonomikoa barne, eta fakturak eratzea eta hornitzaileei eta zerbitzu-emaileei ordainketak baimentzea ezarritako mugen barruan.
- Lizitazioak prestatzea eta baloratzea, eta unitate/arloari atxikitako kontratuen funtzionamendua koordinatzea eta jarraipena egitea.
- Bere eskumen-eremuan garrantzia duten gorabehera teknikoak kudeatzea, koordinatzea eta horiei erantzutea, eta, beharrezkoa bada, txostenak egitea.
- Barneko eta kanpoko eragileen kontsultei, erreklamazioei eta eskaerei erantzutea. 9. Prozesukako kudeaketa: prozesu-taldearen buru izatea, prozedurak prestatzea, kudeaketa-adierazleak aztertzea, helburuen jarraipena, hobekuntza-proiektuak, etab.
- Beste instituzio edo erakunde batzuekiko koordinazioa bultzatzea, eta kanpoko zein barruko ordezkariekin hitz egitea bere eskumeneko gaietan.
- Eta, oro har, ezarritako helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren funtzio guztiak gauzatzea, antzeko izaera dutenak eta antzeko prestakuntza eskatzen dutenak.
Titulazioa:
Eskatzen den gutxieneko titulazioa goi-mailako unibertsitate-titulazioa da (lizentziatura edo gradua):
- Humanitateak eta gizarte-zientziak: psikologia, pedagogia, psikopedagogia, gizarte-hezkuntza edo gizarte-lana.
- Aurrekoen baliokidea edo handiagoa den titulazioa
Hizkuntza eskakizuna:
Euskararen ahozko eta idatzizko ezagutza, B2 maila
Beste baldintza batzuk:
- Eskainitako lanpostuen antzekoetan dauden pertsonen lidergoan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea. 1 eta 2. kotizazio-taldeak. Nolanahi ere, esperientzia kontuan hartu ahal izateko, hala justifikatzen duen funtzioen edo atazen egiaztagiri bat aurkeztu beharko da.
- Esperientzia egiaztatua sektore publikoko kontratuen lizitazioen kudeaketan, gutxienez 2 prozedura ireki izapidetu, diseinatu eta kudeatuta, 600.000 eurotik gorako zenbatekoarekin azken 2 urteetan.
- Bitartekaritzan eta/edo gatazken kudeaketan espezializatutako prestakuntza, gutxienez 100 ordukoa horretarako akreditatutako erakunde batek emanda, bitartekari-betekizunak betetzen dituela justifikatzen duena, Gai Zibiletako eta Merkataritzakoetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legean eta hori garatzeko erregelamenduan bitartekariaren estatutuari dagokionez ezarritakoaren arabera.
- Erabiltzaile mailako ofimatika-ezagutzak izatea, eta ezagutza horiek dagokien ziurtagiriarekin egiaztatu beharko dira (IT txartelak Word, Excel eta Outlook-en) edo programa horietako prestakuntza-ikastaroekin.
- B gidabaimena indarrean eta gidatzeko gaitasuna
Onartzea
Elektronikoa:
Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:
- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
- 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzkoa.
- Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoa.
- 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
- 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa, eta 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena.
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena. Ondorengoetara mugatuta:
- Atariko titulua, II. KAPITULUA.
- Lehen liburua, II. Titulua.
- 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.
- 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. Etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzera mugatua.
- Bizikidetza-unitateentzako arreta.
- 5/2012 Legea, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa.
- Esku-hartze komunitarioko testuinguru sozialak.
- Esku-hartze komunitarioko programak diseinatzea, planifikatzea, ezartzea eta ebaluatzea. 13. Bizikidetza-unitateetan, aniztasunean, kudeaketan eta txertaketan esku hartzeko prozesuak.
- Taldeen kudeaketa eta lan-giroa.
Egutegia:
Eskabideak aurkezteko hasiera-data | Eskabideak aurkezteko azken eguna |
---|---|
2022KO ABENDUAREN 2AN | 2022KO ABENDUAREN 21AN |